Istripua jazo da gaur goizean Artziniegako sarreran, A-624 errepidean. Bi autok elkarren aurka talka egin dute gasolindegiaren parean. Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta autoak bidetik kentzeari ekin diote. Amurrioko norantza moztuta dago.
Ertzaintzak adierazi duenez, ez da zauriturik egon. "Talka jaso duen pertsonetako batek buruko minak zituen, baina momentuz ez dute ospitalera eraman".