Elkarretaratze ugari egiten ari dira Tubacex Taylorreko langileak, euren egoeraren berri emateko

Txabi Alvarado Bañares 2018ko uzt. 26a, 11:46

Artziniegako udaletxearen aurrean bildu dira langileak. / Alberto Martinez Gutierrez-Barquin

Iragan astean ekin zioten sei eguneko grebari, enpleguaren eta lan hitzarmenaren defentsan.

Uztailaren 19a eta 20a izan ziren Tubacex Taylorreko langileen grebako lehen bi egunak, eta gaur, bihar eta hilaren 30 eta 31n emango diote jarraipena.Hainbat elkarretaratze egitea aurreikusi dute egun horietan, euren egoera salatzeko.

Gaur Artziniegako udaletxearen aurrean bildu dira, eta 13:00etatik 15:00etara Tubacexen Laudioko bulegoen aurrean egongo dira protestan, iragan astean bezala:

Bihar -uztailak 27-, aldiz, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean egingo dute elkarretaratzea (Gran Via 85), 11:30etik 12:30era.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide