Donostiako Musika Hamabostaldiak Artziniega bisitatuko du berriro. Berez, hitzordua bihar izango da 20:00etan doan Jasokundeko Andra Mari elizan.
Leticia Vergara mezzosopranoak eta Maciej Pikulski pianistak Pergolesi, Gluck, Toldrá, Montsalvatge edota Canteloube musika sortzaileen abestiak joko dituzte.
Leticia Vergara, abeslaria izan ez ezik, zuzendaritza lanak egiten ditu Donostiako Orfeoiko gazteekin.
Maciej Pikulskik kontzertuak eman ditu mundu osoan: New Yorkeko Carnegie Hallean edota Milaneko Scalan, esaterako. Pianistak 15 disko grabatu ditu eta irakaslea ere bada.