Kuadrillen arteko txapelketa antolatuko du festetan Otsatik

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko abu. 29a, 07:56
Garrafa lasterketa izango da probetako bat. / Aiaraldea

Zazpi probetan hartu beharko dute parte Artziniegako jai kuadrillek.

Otsati elkarteko kuadrillen arteko txapelketa antolatu du, beste urte batez. Zazpi ekintza puntuagarriak zehaztu dituzte: kulero eta galtzontzilo lasterketa, pintxo txapelketa, bonbona lasterketa, playback lehiaketa, "iturritik iturrira" proba, arrautzopil txapelketa eta herri kirolak. 

Kulero eta galtzontzilo lasterketari dagokionez, bi kategoria egonik, emaitzarik onena soilik hartuko da kontuan: "Puntuazio berdina eskuratzen bada, zozketaz aukeratuko da". Pintxo eta arrautzopil txapelketetako kopuru muga ere zehaztu dute, gehienez hiru aurkeztu ahalko dira. Bonbona lasterketan, berriz, sailkapen orokor mistoa hartuko da aintzat. Horrez gain, azpimarratu dutenez,"Iturritik iturrira" proban mozorroak soilik baloratuko dira. 

Ekintza bakoitzean lehen postua lortzen duen lagun taldeak 10 puntu eskuratuko ditu, bigarrenak 9, hirugarrenak 8, laugarrenak 7 eta abar. "Aurkezten ez den ekintza bakoitzeko kuadrilla bakoitzari bere puntuazio orokorretik 3 puntu kenduko zaizkio", ohartarazi dute. Izen-ematean aipatu beharko dute txapelketa bikoitzean ari direla parte hartzen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide