[EGITARAU OSOA] Ekintzen maratoia ekarriko dute Artziniegako Jaiek bihartik aurrera

Aitor Aspuru Saez 2018ko abu. 30a, 09:10
Herri kirolak praktikatzeko parada ere emango dute.

Bihar abiatuko dituzte Artziniegako Jaiak eta 10 egunez ospakizunetan buru-belarri sartuko da herria. Adin guztietako lagunentzat antolatu dituzte ekintzak; kirolak, musikak eta gastronomiak izango dute tarte handia. La Otxoa, Artzikirola, bonbona lasterketak eta zurrakapotea uztartzeko aukera emango dute.

Bihar hasiko dira jaiak Artziniegan eta ohiko eredua jarraiki osatu dute egitarau zabala. Izan ere, irailaren 9ra arte luzatuko dira eta jende ororen nahiak asetzen saiatuko dira. Horretarako antolatuko dituzte Gazteen Eguna astelehenean, Umeen Eguna asteartean eta Nagusien Eguna ostegunean, besteak beste.

Edonola ere, bihar eraso sexisten aurkako gunearekin irekiko dute jarduera, horrelakorik gerta ez daitezen. Betiko legez, kirol proba bitxiak prestatuko dituzte; bihar galtzontzillo eta kulero lasterketa, larunbatean bonbona eta garrafa lasterketa, igandean kronoeskalada iturritik iturrira eta astean zehar kuadrillen arteko jokoak edo Artzikirol txapelketa.

Kontzertuen artean, nabarmentzekoa da aurten La Otxoa igoko dela oholtzara, irailaren 8an, alegia. Horretaz gain, Akerbeltz, mariatxiak, DJak, Dr. Maha´s Miracle Tonic edota Artziniega Rock elkartearen lehiaketako irabazleak egongo dira herrian. 

EGITARAU OSOA

Abuztuak 31, ostirala

  • 20:00 // Eraso sexisten aurkako gunea
  • 20:30 // Zurrakapote
    GOIKO PLAZAN
  • 21:00 // Pregoia eta txupinazoa
    GOIKO PLAZAN
  • 21:30 // Kalejira erraldoi eta buruhandiekin
  • 22:00 // Tokiko jokalarien pilota partidak
  • 23:30 // Don’t panic
  • 01:00 // Galtzontzillo eta kulero lasterketa
  • 01:30 // Musika emanaldia:
    KRESALA

Artziniegako Jaien txupinazoa from Aiaraldea Gaur on Vimeo.

Irailak 1, larunbata

  • 12:00 // Pintxo lehiaketa
    GOIKO PLAZAN
  • 14:30 // Babarrun jana herrikoia
  • 16:30 // Kantukada
  • 18:00 // Igel txapelketa
  • 19:30 // Munduko XXVI. Bonbona Lasterketa eta XII. Garrafoi lasterketa
  • 22:00 // VIII. Playback Txapelketa
  • 00:30 // Kontzertua:
    DR. MAHA’S MIRACLE TONIC
  • 02:00 // Musika-emanaldia: DJ RUBA

Irailak 2, igandea

  • 11:00 // Meza
    ARTEKO SANTUTEGIAN
  • 11:30 // Arteko Gure Amaren omenezko XXXXI. Enkantea
  • 13:30 // Tabernaz taberna lasterketa, umeentzat
    BARRENKALEN
  • 18:00 // XI. Kronoeskalada iturritik iturrira
  • 21:00 // Berakatz zopa
    ARTEKALEN

Irailak 3, astelehena, Gazteen Eguna

  • 11:00 // Ginkana kulturala eta hamaiketakoa
  • 13:15 // Txapela, alpargata eta hezur jaurtiketa
  • 14:30 // Bazkaria
  • 16:00 // Joko zoroak
  • 18:00 // Eskitaula txapelketa. Artekalen
  • 19:00 // Zumba saioa
  • 20:00 // Karaokea

Irailak 4, asteartea, Umeen Eguna

  • 11:30 // Txokolatada
  • 11:30 // Umeentzako parkea eta eskulan
    tailerra frontoian
  • 12:30 // Txirrindula gynkana
  • 14:30 // Bazkaria eta jokoak
  • 16:00 // Umeentzako jolas parkea
  • 17:00 // Gure herria ezagutuz arte eta kultura tailerra
  • 18:15 // Apar festa
  • 19:30 // 3x3 txapelketa eta haurrentzako playback txapelketa
  • 20:00 // Haurren playback lehiaketa

Irailak 5, asteazkena:

  • 13:00 // Frontenis finalerdiak
  • 16:30 // 3x3 Txapelketaren finala
  • 18:00 // Multiabentura erronka frontoian
  • 20:30 // Artzikirol finalerdiak kiroldegian

Irailak 6, osteguna, Nagusien Eguna

  • 13:00 // Meza
    PARROKIAN
  • 14:30 // Bazkaria eta bingoa
    FRONTOIAN
  • 19:00 // Musika emanaldia: Pantxo Balbuena mariatxia
  • 20:00 // Artzikirol txapelketaren 3. eta 4. sailkatuak
  • 20:30 // Tokiko mus txapelketa

Irailak 7, ostirala

  • 18:00 // Frontenis: gazteen finalak
  • 18:30 // Frontrenis: nagusien finalak
  • 19:00 // Artzikirol finala
  • 21:00 // Kuadrillen afaria Barrenkalen
  • 23:00 // Artziniegako Rock Elkartearen maketa lehiaketako irabazlearen kontzertua
  • 00:00 // Meridian 
  • 01:00 // Funkiwis
  • 03:00 // Musika emanaldiak:
    AIARALDEKO SOINU SISTEMA + DJ
  • 00:00-3:00 // Preben-jaia
  • Jaibusak egongo dira

Irailak 8, larunbata

  • 12:00 // Meza eta lore eskaintza Arteko Gure Amari
  • 14:00 // Bazkaria
    ARTEKO ZELAIAN
  • 15:00 // Euskaraldiaren zozketa
  • 17:30 // Adin guztientzako jokoak
  • 19:00 // Arteko Gure Amari salbea
    SANTUTEGIAN
  • 19:30 // Herrira jaitsiera El Despiste fanfarrearekin
  • 21:00 // Pilota partidak
  • 22:30 // Kontzertua La Otxoarekin
  • 00:30 // Kontzertuak:
    AKERBELTZ

Irailak 9, igandea:

  • 9:00 // Tortilla eta marmitako txapelketa
    GOIKO PLAZA
  • 11:00 // Kadeteen txirrindulari lasterketa
    XXVII. Arteko Gure Ama Saria
  • 17:30 // Herri kirol erakustaldia
  • 18:00 // Kuadrillen arteko herri kirolak
  • 20:00 // Erromeria Mikelekin
  • 20:00 // Odoloste dastatzea
    GOIKO PLAZA
  • 20:30 // Argazki lehiaketaren irudien proiekzioa eta sari banaketa udaletxe zaharrean
  • 21:00 // Kuadrillen arteko herri kirolen sari banaketa
  • 21:30 // Jaiei amaiera emateko traka

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide