Detroit taldeak abiatuko du gaur gaur musika eskaintza Artziniegan, herriko jaien azken txanpan. Enkarterriko gazteek osatzen dute banda eta aurtengo "Villa de Artziniega" musika lehiaketako txapeldunak izan dira. Melodiaz beteriko punk-rock generoko abestiak jotzen dituzte eta 23:00etan aurkeztuko dute bere diskoa.
00:00etan eta 01:00etan, hurrenez hurren, Meridian-ek eta Funkiwis-ek hartuko dute oholtza eta, azkenik, eskualdeko DJak, Aiaraldeko Soinu Sistemak eta Sista Katak.
La Otxoa eta Akerbeltz
Bihar, ordea, kontzertuak 22:30ean izatea aurreikusi dute. La Otxoak hasiko du emanaldia eta 80ko hamarkadan oso ospetsuak egin ziren abestiak eskainiko ditu. 00:30ak aldera, ordea, Akerbeltzek erromeria saioari ekingo dio.