Artziniega motorren orroen esku geratuko da urriaren 5ean eta 6an. Izan ere, Motorshow topaketen IX. edizioa egingo dute hiribilduan.
Aurten Goio Llano izango da omendua, aitzindaria izateagatik ibilgailuen zaletasunean herrian. Horrez gain, erakusketak, herri bazkaria eta kontzertuak egongo dira.
Dena den, ekintzarik zaratatsu eta ikusgarriena motorshowa bera izango da; hainbat autok Arteko zelaiak abiadura bizian zeharkatuko baitituzte.
Hurrengoa izango da egitaraua:
Urriak 5, ostirala
18:00 -19:00 // 4x4 ibilgailuen erakusketa
19:30- 22:00 // 4x4 ibilgailuen eta enduro motorren erakusketa
Urriak 6, larunbata
9:00 // Ibilgailu klasikoen inskripzioa
10:00 -11:00 // Klasikoen ibilbidea
10:00-13:00 // Puzgarriak
11:00 -15:00 // Ibilgailu klasikoen erakusketa eta Motorshow autoen parke itxia
13:00 // Zinta moztea inauguraziorako eta omenaldia
13:30 // CRASH taldearen kontzertua
13:30 // Bazkaria, 5 euro bi lagun
15:30-20:00 // Motorshow
21:00 // La Pelvis de Elvis eta Sótano 53 taldeen kontzertuak