"La pequeña Suiza" film luzea prestatzen ari da Kepa Sojo. Artziniega aukeratu du ikus-entzunezkoaren zati bat grabatzeko. Udazkenean helduko diote grabaketari.
Aktoreen zerrenda aurkeztu du dagoeneko: Gorka Aginagalde, Ramón Barea, Maggie Civantos, Ingrid Garcia Johnson, Jon Plazaola eta Antonio Resines, besteak beste.
Sinopsian aurreratu dutenez, Euskal Herriaren barruan dagoen baina berez Gaztela-Leoin dagoen herri bat izango du istorioak oinarri: Telleria. Herrian topatutako dokumentu batzuetan oinarrituta, Suitzarekin anexionatzeko ahalegina egingo dute herriko biztanleek.