Premiazko hainbat lan egin dituzte Artziniegako Udalak eta Kantauriko Urkidetzak Godelizko, La Ventako eta Erretes Tudelako ur-horniketa hobetzeko. Gauzak horrela, Gordelizeko ur-tanga Artziniegako Edateko Uren Araztegiko uharkako urekin betetzera pasa dira.
Bi azpiegiturak lotzeko lur gaineko hoditeria jarri dute horretarako. “Behin betiko hodiaren finantzaketa aztertzen ari gara”, azaldu du Iñigo Gomez alkateak, “2020ko urtarrilerako amaitua egotea aurreikusten dugu”. 183.000 euroko diru-laguntza baliatuko dute horretarako.
Tokiko Erakundeak nabarmendu du herriko ura edangarria dela. “Ez da kutsadura mikrobiologikoaren zantzurik atzematen”, nabarmendu dute.
OHARRA: Albiste hau Artziniegako bazkideen ekarpenari esker plazaratu da, udalak ez baitio hedabideari diru-laguntzari ematen.