Harrera oso ona izan du Artziniega Rock elkartearen ikastaroen eskaintzak. Hala adierazi du Xabi Velle kideak: "Aste honetan hasi dira klaseak. Ez dakit jende gehiago jaso ahalko dugun". Iragan astean egin zuten aurkezpena udaletxe zaharrean, ikasturteko ordutegia zehazte aldera. Hain zuzen, bateria, gitarra, baxua, komboa eta trikitia ikasteko aukera eskainiko dute; baita antzerki-interpretazio hastapen tailerra ere.
Oharra: Eduki hau bazkideei esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitu.