Seranteseko igoera eta Zeanuriko duatloia irabazi ditu Zuriñe Frutosek asteburuan

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko urr. 10a, 11:33
Igandean ere zapaldu zuen podiuma Frutosek. / Z.F

Garaipen bikoitza eskuratu du Zuriñe Frutos artziniegarrak: Zeanuriko duatloia eta Santurtziko Serantes mendiko igoera. 

Zuriñe Frutos artziniegarrak bi garaipen erdietsi ditu asteburuan. Batetik, Zeanuriko duatloia; eta, bestetik, Seranteseko igoera. 

Larunbatean izan zen Arratiako proba. "Lehen postua lortu nuen, eta Euskadiko txapeldunarena. Honekin, dagoeneko, hiru lasterketa jarraian daramatzat irabazten", adierazi du.

Dena den, gogorra izan zitzaion Zeanuriko proba: "Oraingoan konpetentzia handia izan dut, gehiago ahalegindu behar izan naiz, sufritzea egokituko zait". Borroka bizia egin behar izan zuen Frutosek, baina garaipenak zapore hobea uzten diola horrelakoetan dio. Azken txanpan lortu zuen irabazteko tartea ateratzea.

Biharamunean, berriz, Santurtziko Serantes igoeran hartu zuen parte, 12,5 kilometroko mendi lasterketan. "Iaz oso ondo pasatu nuen, eta ez nuen aurten hutsik egin nahi".

Nekea dela eta, bi minutu gehiago behar izan zituen bukatzeko: "Igoeran bigarren nindoan. Jaisterakoan jarri nintzen lehenbiziko postuan. Helmugara iritsi arte ez nion korrika egiteari utzi".

Saria baino, giroa nabarmendu du Frutosek: "Sekulakoa da helmugara iristea Santurtzin, azken metroetan kale osoa dago jendez beteta eta animatzeko oihuka. Ileak puntan jarri zizkidaten. Eskerrik asko Mamariga, zer nolako zalegoa!".

Oharra: Eduki hau bazkideei esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide