Aiarako Kuadrillako XIX. Nagusien Topaketak izango dira azaroaren 9an, ostirala, 10:00etatik aurrera Artziniegan.
Egitaraua osatuko dute bisita gidatuek Etnografia Museora, Arteako Santutegira, Museo Sakratura eta udaletxera, baita hamaiketakoak eta magia eta umore ikuskizunak ere.
Doako garraio zerbitzua egongo da eta autobusa abiatuko da 09:00etan Aretako eta Laudio Institutuko geltokietatik.
Bazkaria Arcos de Quejana jatetxean egingo dute 14:30ean. Izena emateko 25 euro sartu behar dira Kutxabankeko ES91 2095 326410 1090175117 kontu korrontean (Aiarako Kuadrilla).
Inskripzioa egin daiteke ere San Rokezar erretiratuen klubean (657 79 49 41), Santa Ana erretiratuen klubean (615 73 67 18) edota Avillo alargunen elkartean (6606 62 32 75) azaroaren 2an baino lehen.
Derrigorrezkoa izango da parte-hartzailearen izena eta abizena jakinaraztea, baita erabiliko duen geltokia ere. Informazio gehiago cayala.cultura@gmail.com edo 945 399 122 telefono zenbakia baliatuta.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.