Erakusketa berria inauguratuko dute larunbatean -urriak 20- Artziniega Museoan, 19:00etan. Telegrafia tradizionala izango da esposizioaren ardatza. Kepa Freire Ortuetaren bilduma ikusteko parada egongo da. Urte asko igaro ditu Freirek telegrafiaren munduarekin erlazionatutako tresna historikoak biltzen. “Merkataritza-nabigazio ikasketa egin nituen, baina inoiz ez nintzen itsasoratzera iritsi”, azaldu du bildumazaleak, “garai hartan ekin nion lehen tresnak lortzeari”.
Urte hauetan guztietan bilduma aparta atontzea lortu du Freirek. “Telegrafiaren historia osoa ikusi daiteke bilduman, hasi zenetik gaur egun artekoa”. Garai eta mota askotako piezak ditu: II. Mundu Gerrakoak, itsasontzietakoak...
Erakusketa abenduaren 30era arte egongo da ikusgai eta sarrera doakoa izango da.
Oharra: Eduki hau bazkideei esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitu.