Arropa eta zapatak biltzeko kanpainarekin jarraitzeko deia luzatu du “Bigarren bizitza” ekimenak. Duela gutxi jarri zuten martxa egitasmoa, eta harrera ona izan du herritarren partetik.
“Nahiz eta arropa asko bildu den, hainbat artikulu behar dira oraindik”, azaldu dute ekimenaren sustatzaileek. Hauek da bilatzen ari direna: 6 eta 7 urte bitarteko neskentzako arropa eta zapatak, 7 eta 10 urte bitarteko neska eta mutilentzako arropa eta zapatak eta 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako arropa. Dohaintzak egiteko mezu bat bidali behar da segundavidartziniega@gmail.com helbide elektronikora. Udaletxean ere entregatu daitezke arropa eta oinetakoak.
Zehaztu dutenez, gauza horien beharra duten 25 ume eta nerabe baino gehiago daude herrian.
OHARRA: Albiste hau Artziniegako bazkideen ekarpenari esker plazaratu da, udalak ez baitio hedabideari diru-laguntzari ematen.