Kandido Uranga eta Ingrid Garcia-Jonsson egon dira "La pequeña Suiza" filmaren aurkezpenean, besteak beste

Erredakzioa 2018ko urr. 26a, 15:19

Gaur eguerdian egin du Kepa Sojo zuzendaria laudioarrak La pequeña Suiza film luzearen aurkezpena Artziniegan. 

Berarekin hainbat antzezlek parte hartu dute ekitaldian: Kandido Urangak (Errementari, Yoyes, Ander eta Yul), Jon Plazaolak (Allí Abajo), Secun de la Rosak (Aida, El Ministerio del Tiempo, Siete Vidas), Maggie Civantosek (Las chicas del cable, El tiempo entre costuras), Ramon Bareak (La fuga de Segovia, El Negociador), Maribel Salasek (Vaya semanita) edota Ingrid Garcia-Jonssonek (Toro, Zona Hostil). Izan ere, duela gutxi abiatu dituzte grabaketak eskualdean. Artziniegan ez ezik, Laudioko Ermualden ere aritu dira filma egiten.


Argazkiak: Joseba Vivanco eta Ander Añibarro

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide