Autobus zerbitzua hobetzeko obrak egiten ari dira Artziniegan. Zehazki, geltokia da konponduko dutena. Izan ere, orain arte autobus bakarrarentzat zegoen tokia. Obrak bukatzean, berriz, mota horretako bi ibilgailu sartuko dira. "Artziniegara datozen bestelako autobusentzat ere egongo da tokia horrela, bisitarientzat adibidez", adierazi du Iñigo Gomez alkateak.
Lanek hiru asteko iraupena izango dute. Egitasmoa gauzatzeko Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du tokiko erakundeak. Espazioa egokitu bitartean, egungo geltokitik 20 metrora kokatuko dute autobusen geralekua. "Bilbo eta Gasteizera doazen autobusei eragiten die behin-behineko moldaketak", erantsi du alkateak. Horrez gain, mendietako beste zenbait bide konpontzen ari direla jakinarazi du.
Oharra: Eduki hau bazkideei esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitu.