Otsati Uhinak irrati librea sortu dute

Txabi Alvarado Bañares 2018ko aza. 6a, 11:07

Momentuz bi programa emitituko dituzte: gaurkotasunari lotutakoa bata eta historiari buruzkoa bestea.

Artziniegak badu proiektu komunikatibo berria: Otsati Uhinak irrati librea. Otsati Kultur Elkarteko kideek sortu dute proiektua. “Kide batek proposatu zuen, bozkatu genuen eta baiezkoa izan zen nagusi”, azaldu dute ekimenaren sustatzaileek. Set txiki bat atondu dute elkartearen egoitzan, irratsaioak grabatzeko, eta internet bidez plazaratuko dituzte gero, YouTubeko kanal batean.

Momentuz bi programa grabatuko dituzte, hamabostean behin. Gaurkotasuna izango du ardatz batak, eta historia, aldiz, besteak. “Bietan herriko jendea izango da protagonista. Horrez gain, puntualki saio bereziak egiteko asmoa dugu: Euskararen Eguna dela eta, jaietan…".

Adierazi dutenez, programa gehiago egin nahi dituzte, "martxa" hartzen dutenean. "Eta norbaitek irratsaio bat egin nahi badu, Otsati Uhinak irrati librean du horretarako aukera”. Nabarmendu dutenez, edonork parte hartu dezake egitasmoan. “Baldintza bakarra da konpromisoa izatea gure herriarekin, kulturarekin eta gaur egun ezinbestekoak diren borrokekin: justizia soziala, ingurunea, feminismoa...”.

Oharra: Eduki hau bazkideei esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide