Asasam elkartera bideratuko dute Gabonetako Merkatu Txikian biltzen duten dirua

Txabi Alvarado Bañares 2018ko aza. 15a, 07:00
La Encina egoitzako kaperan egingo dute azoka. / Artziniegako Udala

Hiriska emakume elkarteak antolatu du ekimena. Abenduaren 1etik 9ra egongo da azoka La Encina egoitzako kaperan.

Gabonetako Merkatu Txikiaren XVIII. edizioa antolatuko du Hiriska emakume elkarteak abenduaren 1etik 9ra La Encina nagusien etxeko kaperan.

Herritarrei zabaldu diete ekimen solidarioan parte hartzeko deia, “objektu berriak edo bigarren eskukoak” eramateko, arropa salbu. Etxean egindako gozokiak ere onartuko dituzte.

Azaroaren 22ra arte egongo dira objektuak biltzen. Aste honetan Hiriskak udal liburutegiaren gainean duen lokalean jasoko ditu dohaintzak, 18:00etatik 19:30etara. Datorren astean, aldiz, nagusien etxean egongo dira, ordutegi berarekin.

Bildutako dirua, Asasam elkartearentzat
Hiriskako kideek adierazi dute aurten azokan biltzen duten dirua Asasam elkarteari emango diotela. “Buru osasuna hobetzea da elkarte horren xedea, bere normalizazioa eta onarpen soziala sustatzen. Hiriska elkartetik ere gure hondar alea jarri nahi dugu borroka horretan”.

Kontu korronte bat ere ireki dute, dohaintza ekonomikoak jasotzeko: 2095-3207-11-1093046000 (Kutxabank).

Oharra: Eduki hau bazkideei esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide