“Mikrokontakizun lehiaketa” abiatu du Artziniegako Udal Liburutegiak. Hiru kategoria egongo dira: 9-12 urte bitartekoena, 13-17 urte dituztenena eta adinez nagusi direnena.
Lanak euskaraz zein gazteleraz aurkeztu ahalko dira eta 100 hitz izan beharko dituzte. Kontakizunak din A4 tamainako orrietan aurkeztu beharko dira, egilearen inguruko daturik ez duen gutun azal batean.
Parte hartzaileek bigarren gutun azal batean sartu behar dituzte euren datu pertsonalak. Abenduaren 3ra arte egongo da lanak aurkezteko epea, liburutegian.
Saria, liburu sorta
Liburu sorta bana jasoko dute irabazleek. Abenduaren 14an jakinaraziko dira saridunak, liburutegian bertan. Horrez gain, aurkeztutako lan guztiak ikusgai egongo dira, nahi duen orok irakurri ditzan.
Oharra: Eduki hau bazkideei esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitu.