Su detektagailuak jarri ditu Artziniegako Udalak herriko hainbat adineko pertsonen etxeetan, euren segurtasuna bermatzeko. Bakarrik edo bikotearekin bizi diren 75 urtetik gorako 42 pertsonen etxeetan jarri dituzte sentsoreak. “Kolektibo hori da etxeko istripuekiko babesgabe dagoen bat”, adierazi du tokiko erakundeak. Horregatik erabaki dute instalazio horiek doan egitea. Azaldu dutenez, edin hori duten biztanleen etxeen %78 jarri dituzte detektagailuak. Udala arduratuko da gailuen mantenuaz. “Gauzak hala, herritarrei ez die gastu gehigarririk eragingo”.
Udalak adierazi du herriko adinekoak euren etxebizitzetan “modu seguruan” bizi ahal izatea dela lege-agintaldi honetarako planteatua zuten helburuetako bat. “Modu honetan, beste harri bat jarri dugu gure nagusien ongizatea lortzera bidean”.
Oharra: Eduki hau bazkideei esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitu.