Zabalik dago egurketa-esleipenaren onurak eskatzeko epea Artziniegako auzoetako biztanleentzat

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko aza. 23a, 07:00

Haritz amerikarraren mesedetan egingo dute egurketa. / Urtzi Vera

Artziniegako bizilagunek zabalik dute dagoeneko, azaroaren 28a arte, egurketa-esleipena eskatzeko epea. Hiriguneko biztanleek ere izango dute ezohiko aprobetxamendurako aukera.

Bando bidez jakinarazi du Artziniegako Udalak abiatu dela egurketa-esleipenaren onurak eskatzeko epea. Azaroaren 28an itxiko da eta tarte hori igarota ez da eskaerarik egiteko aukerarik egongo. Egurketen zenbatekoa 15 eurokoa izango da.

Mozketak urtarrilaren 1etik martxoaren 15era egin beharko dira eta margoz adierazitako zuhaitz eta adarrak moztu ahalko dira soilik. Udalak jakinarazi duen bezala, norbaitek justifikatutako arrazoi baten ondorioz egurketa gauzatu ezingo balu, 2019ko abenduan egin ahalko luke, udaletxean idazki formala aurkeztuta.

Ezohiko aprobetxamendua
Artziniegako auzoetako biztanleei zuzenduta egon arren, hiriguneko biztanleek ere izango dute Badoga inguruan ezohiko aprobetxamendurako eskaera egiteko aukera, horrela nahi izanez gero. Ezohiko aprobetxamenduak 30 euroko kostua izango du eta aurreko epe berdinetan eskatu beharko da.

Ezohiko aprobetxamenduak hostozabal autoktonoari lehiakideak kentzea du helburu, Ameriketako haritzaren hazkundea bultzatuz.

Oharra: Eduki hau bazkideei esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide