EH Bilduk udal hautagaien zerrenda osatzeko deia zabaldu du

Erredakzioa 2018ko aza. 27a, 10:40
2015eko udal hauteskundeko zerrendareb irudia. / EH Bildu

Artziniegako EH Bilduk etxez etxe banatu du dokumentua herritarrek proposatu ditzaten hautagaiak koalizioko zerrenda betetzeko. Abenduaren 9an amaituko da horretarako epea.

Artziniegako EH Bilduk ekin dio udal hauteskundeetako prozesuari. Lehenik eta behin, hautagaien zerrenda osatuko dute eta horretarako herritar orori dokumentua bidali diete etxera.

Paper horretan idatzi dezakete artziniegarrek nortzuk osatu behar duten, euren ustez, koalizioko taldea. Hori egin eta gero, frontoiko postontzian bota behar da agiria, frankeatuta baitago jadanik. Abenduaren 9a baino lehen jaso beharko ditu alderdiak ekarpen guztiak Goienkaleko egoitzan.

Duela 4 urteko prozedura bera jarraituko dute eta behin izen guztiak jasota, banan banan jarriko dira harremanetan eurekin alderdiko kideek. Horrela prestatuko dute 12 izeneko behin betiko zerrenda.

2014an 30 izen proposatu zituzten herritarrek eta EH Bilduk eskatzen duen baldintza bakarra da iradokitako lagunak ezkerrekoak eta abertzaleak izatea. Hau da, koalizioko ideiekin bat egitea.

EH Bilduk gogoratu du 2015ean hauteskundeak irabazi zituela, aukera bozkatuena izan baitzen. Hala ere, PPk babesa eman zion EAJri -zinegotzi kopuru bera dute- eta alderdi abertzale eta ezkertiarrak ez zuen aukerarik izan alkatetza eskuratzeko. Ondorioz, 2019ko hauteskundeetan garaipena handiagoa izan behar duela zabaldu du koalizioak.

Oharra: Eduki hau bazkideei esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide