Teresa Lafragua: "Munduko 2.203 jaiotza bildu ditugu erakusketaren 20. urteurrenean"

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko abe. 4a, 16:04

Santxotena museoan ikusgai dago Munduko jaiotzak erakusketa. 20.urtemuga dela eta, 186 artelan berri gehitu dizkiote.

Hogei urte daramatza Teresa Lafraguak Santxotena museoan Munduko jaiotzak erakusketa atontzen. "Nazioarteko mota honetako erakusketa bakarra da Artziniegakoa, eta errepikaezina", aipatu du. Izan ere, 2.203 jaiotza dituzte ikusgai: "Ez da garrantzitsua kopuruagatik bakarrik, baita eszena, bildumaren antolaketa eta erakusketaren ibilbideagatik ere".

Aurtengoa 20. edizioa izango da eta Galizia izango da lurralde gonbidatua. Hala, bertako lau probintzietako lanak eskuratu dituzte: "Ogi manpurrekin, keramikarekin... osatu dituzte artisauek jaiotzak". Nobedade gisa, ikusleen artean "berariaz sortutako jaiotza bat" zozketatuko dute. Bitxikerien artean, 50 eta 100 urte dituzten jaiotzak ere badituztela dio Lafraguak. Gainera, umeentzat gune berezia atondu dute.  

Lurralde ugaritako lanak ikusgai
Kolonbia, Peru, Mexiko, Guatemala, Ecuador, Kuba, Alemania, Frantzia, Norbegia, Italia, Portugal, Txile eta beste hamaika lurraldetako jaiotzak ezagutu ditzakete bisitariek. Euskal Herriko obrak ere badira, baita Estatu Espainiarrekoak ere: Kantabria, Herrialde Katalanak, Extremadura, Gaztela-Leoi, Asturias, Andaluzia, Kanariar Uharteak, Madril...

Abenduaren 24tik urtarrilaren 31 arte egongo da erakusketa zabalik, ostiraletik igandera. Ordutegiari dagokionez, goizetan 11:00etatik 14:00etara egongo da bertaratzeko parada, eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide