Otsati izenekoa da Artziniegako Udalak atondutako bigarren mendi bidea. "Otsati edo Utxati den, ez naiz horretan sartuko", adierazi du Alberto Martinez Gutierrez Barquinek. Alde Zaharreko atetik abiatzen da zirkuitua. Artziniegarraren aburuz, errotak, zubiak, herrixkak, mendiak, errekak eta kobazuloak zeharkatzen ditu, besteak beste. "Zuek nik beste disfrutatzea espero dut", adierazi du sare sozialetan.
Argazkiak: Alberto Martinez Gutierrez-Barquin