Artziniegako Correos posta zerbitzuko bulegoak ezusteko bisita izan du gaur gauean. Izan ere, ezezagunak barruan egon dira, indarra baliatuta.
Hala ere, enpresako iturriek ziurtatu dute pertsona arrotz horiek ez dutela ezer lapurtu; hainbat gauza hankaz gora jarri dituzte, baina ezer eraman gabe. Dirurik ez dute hartu, ezta zigiluak ere.
Langileek banan banan alderatu dituzte eskutitzak eta ziurtagiriak eta ez dute sumatu ezer falta denik.
Oraindik ez dute salaketarik jarri, baina laster Laudioko komisaldegian egingo dute.
Oharra: Eduki hau bazkideei esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitu.