Garai plazako jolas parkea berritzeko diru-laguntza eskatuko du udalak

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko abe. 19a, 12:09
Garai plaza berritzeko proiektua osatu du udalak. / Joseba Vivanco

Autobus geltokia jartzeko eta parkea berritzeko gunea atontzea izango da helburua.

Artziniegako Udalak diru-laguntza eskatuko dio Arabako Foru Aldundiari, Garai plaza berritzeko. Zehazki, haur gunea handitu nahi dute, autobus geltokiko hesiraino hain zuzen. Hala, zorua konponduko dute, eta egungo baliabideak hobetu. 

Joseba Vivanco EH Bilduko zinegotziak azaldu duenez, ez dute egitasmoa guztiz babestuko: "Ez gaude jolas parkea handitzearen kontra, beharrezkoa da. Abstentziora joko dugu kudeatzeko moduagatik, oso azkar erabaki da, ostiralean onartu zen igandean epea bukatzen zelako. Beste modu batean egin beharko litzatekeela uste dugu". 

Vivancoren esanetan, EH Bilduren asmoa plaza osoa berritzea zen, "hori proposatu genuen gure hauteskunde programan". Hain zuzen, haurren gunea handitzea proposatu zuten, baina egin aurretik pertsona eta familia erabiltzaileei galdetuta: "Hori egin izan balitz, esaterako, orain ez litzateke hesia konpondu beharko autobus geltokira baloia ez iristeko, edota are txarrago, umeak errepidera ez ateratzeko...". Erantsi duenez, parte hartzea baliatu izan balitz, ez litzateke egungo arazoa egongo. "Bistan denez, ez da aipatutako ezer egin, horregatik erabaki dugu abstenitzea. EH Bildutik parte hartzea beste modu batean ulertzen dugu".

Oharra: Eduki hau herritar eta bazkideei esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide