Artziniegako museoa irekitzeko mozio bateratua aurkeztuko dute PPk eta EH Bilduk

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko urt. 14a, 08:43

Urtarrila hasieran itxi zuten museoa. / Aiaraldea.eus

Artea Museo Etnografikoak irekita egon behar duela nabarmendu dute PPk eta EH Bilduk. Mozio bateratua aurkeztuko dute hurrengo osoko bilkuran.

Artziniegako PPk eta EH Bilduk mozio bateratua defendatuko dute hurrengo udalbatzan. Joseba Elejalde eta Joseba Vivanco zinegotziek azaldu dutenez, "etorkizunera begira gainontzeko finantzazio iturriak eta kudeaketa eredu egokiena bilatzen jarraitzeaz aparte, adostu dugu Artziniegako Museo Etnografikoak irekita egon behar duela".

Hori dela eta,  emendakin bateratua proposatu dute 2019ko udal aurrekontuan txertatzeko, 78.000 euroko kopurua, hain zuzen. 

Artea etnografia elkarteak ere proposamen bat tramitatu du udalean, gauza bera eskatzeko: 78.000 euroko aurrekontua bideratzea museora eta lehen 29.000 euroak mozioa onartu eta hurrengo egunean ematea. "Finantzaketa horrek museoa irekitzea bermatuko luke apirilera arte", zehaztu dute elkarteko kideek.

Asteazkenean egingo dute Udal Osoko Bilkura. Bertan eztabaidatuko dute gaiaren inguruan.

Urtarrilaren hasieran itxi zuten museoa, finantzaketa faltagatik. Ordutik, zenbait bilera egin dituzte udalak eta elkarteak, baina ez dute gaur-gaurkoz irtenbidea lortu:

Oharra: Eduki hau herritar eta bazkideen laguntzari esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitzuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide