"Irlandako Munduko txapelketan parte hartzeko taldea sortu nahi dugu"

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko ots. 13a, 07:00
Ibarran izango dute hurrengo norgehiagoka. / Aiaraldea.eus

Kide berriak lortzeko deialdia zabaldu du Artziniegako Bizindar sokatira taldeak.

Artziniegako Bizindar sokatira taldeak kide berriak biltzeko kanpaina abiatu du. Sare sozialetan zein herriko txokoetan zabaldu dute deialdia, mezu argiarekin: "Artziniegako sokatira taldeak neska-mutilak behar ditu".

Olatz Iarrituk azaldu duenez, duela 8 urte sortu zen taldea. "Hasiera batean neskak bakarrik geunden, 13. Denborarekin, ordea, 7 geratu gara: lanagatik, amatasunagatik... jendea uzten joan da".

Egun, nesken zein mutilen taldea dute: "Aurten 4 mutil sartu dira taldean. Guztira, 5 mutil eta 5 neska gaude". Txapelketetan 8 laguneko taldeek hartzen dute parte, horregatik aritu dira orain arte 4x4 txapelketetan bakarrik. Kide berrien inkorporazioa medio, aurten lehen aldiz aurkeztu dira mutilak.

Martxoaren 9an Euskal Herriko txapelketa mistoa jokatuko da, eta bertan lehiatzea izango dute helburu: "Talde berria izango da, Ibarrako txapelketara aurkeztuko gara. 2020an Munduko Txapelketa jokatuko da Irlandan, eta aukera hori baliatu nahi dugu". 

Interesa duen orori, frogatzeko gonbita luzatu diote: "Frogatu nahi izanez gero deitu edo mezu bat bidali hurrengo telefonoetara: 665751586 (Aintzane) edota 660791570 (Olatz)".  

Oharra: Eduki hau herritar eta bazkideen laguntzari esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitzuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide