Erdi Aroko azoka dela eta, jarrera ezberdinak defendatu dituzte EAJk eta EH Bilduk

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mar. 26a, 11:49

Antzinako azoka da Artziniegako ekitaldi garrantzitsuenetako bat. / Aiaraldea.eus

Martxoaren 21ean izan zen lehen bilera irekia. EH Bilduk eta EAJk ekimenarekiko kezkak azaldu dituzte prentsa oharretan.

Erdi Aroko azoka antolatzeko bilera irekia antolatu zuen udalak ostegunean, herritaren proposamenak jasotzeko. 

EH Bilduk prentsa oharra atera zuen adierazteko ez zuela parte hartuko: "Behin baino gehiagotan errepikatu diogu EAJri merkatuaren filosofia, antolakuntza eta etorkizuna eztabaidatu behar direla". Izan ere, enpresa baten bidez kudeatu zen iazko Erdi Aroko Azoka. Koalizioaren hitzetan, iraileko udalbatzan azokaren eredu eta parte hartzeko moduei buruzko gogoeta egiteko eskatu zioten gobernu taldeari, eta jaso zuten erantzuna "gehiegi hausnartu zela eta gogoetarako bilerak eta balorazioak egingo zirela" izan zen. EH Bilduren iritziz, higatutako formula baliatu dute jeltzaleek berriro ere, horregatik inolako bileretan ez parte hartzea erabaki dute: "Udalak hausnarketa hau serio hartzen duen egunean bertan egongo gara". 

EAJk sare sozialetan zabaldu du bere iritzia: "Ez gaitu harritzen EH Bildu ez bertaratzeak, beti bezala, euren taktika Udalaren deialdietara ez agertzea da, herritarren parte hartzean ezkutatzea. Beraien deialdialdiak direnean soilik balio du parte hartzeak". EAJren aburuz, ez da Antzinako Azokako kasua bakarrik, "luzea da zerrenda". Zentzu horretan, "zezenketak hesi atzetik jarraitzea" leporatu diote EH Bilduri. Argitalpena baliatuta, urte guzti hauetan azokan parte hartu duten herritarrak zoriondu eta eskertu ditu EAJk, "merkatuak identitate propio eta berezia izatea" lortzen baitute. 

Oharra: Eduki hau herritar eta bazkideen laguntzari esker plazaratu da, Artziniegako Udalak tokiko euskarazko hedabide bakarra ekonomikoki ez babestea erabaki baitzuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide