Emanaldi berezia eskainiko dute Gontzal Mendibil musikariak eta Iñaki Garcia Oribe ikertzaileak larunbat honetan -maiatzak 4- Artziniega Museoan. Kontuak eta kantuak da ikuskizunaren izena, 19:30ean hasiko da eta sarrera dohakoa izango da.
Ikuskizunak Gorbeialdeko kondairak izango ditu ardatz.Garcia Oribek zonalde horretako istorioak kontatuko ditu, Mendibilek kantuekin tartekaturik.
Argazkien proiekzioaren bidez girotuko dute orotara ordu eta laurden iraungo duen saioa.