17:00ak aldera pelotoiak hartu zuen lekua Artziniegan Arabako I. Biran parte hartzeko. Euskal txirrindulariak egon ziren, eta baita Kantabriakoak, Madrilgoak, Alacantekoak eta Leongoak ere.
Lehenik eta behin, elite Sub-23ko kategoriakoak abiatu ziren. Saiakera egin zuten ihesaldia sortzeko etengabeko erasoekin. Jarraian gazteen mailakoak batu ziren pelotoira eta batezbesteko biziak jasaten borrokatu ziren, Bizkaia-Durangoko neskek 35 kilometro orduko abiadura behartu baitzuten.
Azkenik, kadeteek hasi zuten lasterketa pelotoiak xurgatu baino lehen. Behin kategoria guztiak elkartu zirela, 200 txirrindulari zeuden 1. postuaren bila.
Lija Laizane Eneicat Women Cyclingeko kideak irabazi zuen proba. Pasa den asteburuan 3. postua eskuratu zuen Espainiako Kopan eta atzoko garaipenarekin elite kategoriako lidergoa lortu zuen.
Testua: Liliana Villegas