Otsati elkarteak erabaki du jarrera arrazisten aurkako elkarretaratzea deitzea biharko. Izan ere, elkarteak salatu du xenofobiaz zipriztindutako bi gertakari jazo direla udalerrian azken egunotan.
Erasoetako bat, larria izan arren, hitzez soilik izan da. Bestean Ertzaintza deitu zuten, baina azkenean ez zuten salaketarik jarri. Hori guztia dela eta, Otsatik kontzentrazioa egingo du bihar 18:30ean udaletxearen aurrean, "horrelakorik berriro gertatu ez dadin", elkarteko kide batek azaldu duenez.