Udal Igerilekuen Egokitze Proiektua esleituko du udalak datozen hilabeteetan. Azpiegitura horien egokitze orokorra egin nahi du tokiko erakundeak, eta 400.000 euroko inbertsioa gauzatuko du horretarako, obrak datorren urteko udarako amaituak egon daitezen.
Hainbat hobekuntza barnebilduko dituzte kirol azpiegituran. Alde batetik, igerilekuen arazketa eta filtrazio instalazioa berrituko dute, uraren gatzitutako klorazio sistema jarriz. Gaur egun dauden zoruak ere aldatu nahi dituzte, eta nagusien igerilekuaren hondoaren sakonera txikiagotu;1,1 eta 1,7 metro artean utziz.
Horrez gain, bi igerilekuak hipermeabilizatuko dituzte, eta haurrenean dagoen “irlatxoa” kendu. Gainera, hesi bat jarriko dute igerilekuen “hondartza” eremuak eta zelaia banatzeko, orain dauden zuhaitzak ordezkatzeko. Txabola berri bat ere eraikiko dute, arazketa eta filtrazio sistema berrietarako instalazioak gordetzeko. Gaur egun dauden lurpeko azpiegiturak kendu ahal izango dituzte horrela.
1992. urtean eraiki ziren udal igerilekuak eta ordutik hona ez da aparteko obrarik egin bertan. Hau izango da azpiegitura horietan inoiz egin izan den berrikuntzarik handiena.