Umeentzako jolasek, patata tortilla dastaketak, Sotano 52ren kontzertuak eta txokolate-janak osatuko dute Artziniegako Hirigune Historikoko jaien egitaraua. “Ohiko eskema” mantenduko dutela aurreratu dute antolatzaileek. “Txorizoa eskainiko dugu sagardo erara egosia, hori izango da nobedade bakarra”.
Jai herrikoiak dira hirigunekoak: “Urizar auzo elkarteko laupabost lagun aritzen gara antolakuntzan, baina herri osoak hartzen du parte. Batzuk txokolatea ekartzen dute, beste batzuek tortilak... herritarrek herritarrentzat antolatutako jaiak dira”. Aurten, gainera, herrian giro bizia egotea espero dute, La Karpy bizikleta klasikoan martxa egingo baita herrian.
EGITARAUA
19:30 // Aurpegi marrazketa, jolasak eta buruhandiak
20:30 // Patata tortilla dastaketa herrikoia eta ardoa, herritarren laguntzarekin
20:30 // Sotano 52 taldearen kontzertua
22:00 // Txokolatada bizkotxoekin, herritarren laguntzari esker
22:30 // Jaiaren amaiera. “Baten batek xanpaina badakar, edango dugu...”