Egun osoko egitaraua eskainiko dute Kuadrilla Egunaren bigarren edizioan

Txabi Alvarado Bañares 2019ko eka. 24a, 08:00
Iaz egin zuten jaiaren lehen edizioa.

Giza-futbolin txapelketa, herri bazkaria, txaranga eta karaokea egongo dira, besteak beste. Iluntzean, aldiz, Sotano 52, Akerbeltz eta DJ Rosa Mari arduratuko dira herri girotzeaz.

Iaz egin zuten Artziniegako Kuadrilla Egunaren lehen edizioa. Arrakasta nabarmena izan zuen, eta horregatik erabaki dute antolatzaileek ekimenari jarraipena ematea. Larunbatean -ekainak 29- egingo dute bigarren edizioa. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Umeentzako jolasak, giza-futbolin txapelketa, herri bazkaria, txaranga eta karaokea egongo dira, besteak beste. Goizeko ordu txikietara arte luzatuko da jaia, Sotano 52, Akerbeltz eta DJ Rosa Mariren musikarekin.

Helburu berdinak
Egunaren helburuak berdinak izaten jarraitzen dute, antolatzaileen esanetan: “koadrila guztiak batzea da eta egun on bat pasatzea”. Horrez gain,  “berdintasuna eta errespetua” sustatu nahi dituzte egunean zehar egingo dituzten ekintzetan. “Ez ditugu aldaketa asko egin. Ondo ateratzen dena aldatu behar ez dela esaten dute. Baina pasaden urtean, adibidez, goizean zunba egin genuen eta aurten giza futbolin txapelketa egingo dugu, talde mistoekin”.

Herriko kuadrilen artean “lehia” dagoela aitortu dute antolatzaileek,  baina “errespetuz beteriko lehia” dela nabarmendu dute. “Gure artean harreman ona daukagu”.

EGITARAUA

11:00 // Txupinazoa frontoian

11:15 // Txikigunea eta Giza-futbolin txapelketa

12:00 // Igel jaurtiketa txapelketa

13:00 // Txaranga poteoa herrian zehar

14:30 // Koadrilen bazkaria frontoian

15:00 // Bingoa

16:30 // Kuadrilen arteko jolasak

18:30 // Karaokea

19:30 // Umeentzako ipuin-kontaketa: “Gora Ostadarra!”

20:00 // Poteoa “El pregonau”rekin, Peña Tiburonen eskutik

21:00 // Kontzertuak: Sotano 52, Akerbeltz eta DJ Rosa Mari

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide