Itzali dute Artziniegan piztutako sutea

Erredakzioa 2019ko eka. 27a, 17:10

Sutea "arrisku handiko" gune batean sortu dela nabarmendu dute suhiltzaileek: "Mendira iristeko arriskua zegoen eta baserri bat ere egon da garretatik gertu".

Itzali egin dute gaur arratsaldean Artziniegako baso-gune batean sortu den sutea. Araba eta Bizkaiko suhiltzaileak elkarlanean aritu dira, herriko bizilagun eta udal-langileekin batera. Suak laupabost hektarea erre dituela uste dute suhiltzaileek, baina arriskua handiagoa zela nabarmendu dute, mendia oso gertu dagoelako eta baserri bat ere sutetik gertu zegoelako. “Zonaldean dagoen beroak eta haize korronteek egoera arriskutsua sortzen dute”, azaldu du Unai Gotxik.

“Eskerrak eman nahi dizkiegu udal langileei, boluntarioei, basozainari eta suhiltzaileei”, adierazi du udal ordezkariak. Berez, udal langileak eta boluntarioak izan dira egoera bideratzen egon diren lehenak, larrialdi zerbitzuetako kideak bertaratu arte. Horrez gain, bi hegazkin egon dira zerutik ura botatzen.



Tenperatura altuak
Bero handia jasotzen ari da eskualdean azken egun hauetan, eta horrek are arriskutsuagoak bihurtzen ditu Artziniegan jazotako sutea bezalako gertakariak.

Euskalmetek 38,4 graduko tenperatura erregistratu du gaur Artziniegan eta atzo 43,6 Orozkon, esaterako. Datozen egunetan tenperaturak murriztu egingo direla iragarri du agentziak, eta astelehenean euria egingo duela uste dute bertako meteorologoek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide