Artziniega Rock Elkartearen maketa lehiaketa, abian

Erredakzioa 2019ko uzt. 24a, 07:30
Astarte taldeak irabazi zuen maketa lehiaketaren lehen edizioa. / Burubio Kultur Elkartea

Abuztuaren 9ra arte egongo da lehiaketan parte hartzeko epea irekita.

Maketa lehiaketaren edizio berria jarri du abian Artziniega Rock Elkarteak. Abuztuaren 9ra arte egongo da bertan izena emateko aukera. Aiaraldeko eta Enkarterriko musikariei bideratutako egitasmoa izango da, aurkezten diren taldeetako kide bat gutxienez izan beharko da eskualdeko horietakoa.

Epaimahai bat arduratuko da irabazlea hautatzeaz. Talde garaileak 300 euro jasoko du eta Artziniegako jaietan (irailaren 6an) jotzeko aukera izango du. “Horregatik, egun horretan libre izango ez duten talde edo bakarlariek lehiaketara ez aurkeztea eskatzen da”, jakinarazi dute antolatzaileek, “kontzertua grabatuko da, audio zen bideoz, taldeari emateko”.

Hauek dira lehiaketaren oinarriak:

 

“VILLA DE ARTZINIEGA 2019 ” MAKETA LEHIAKETAREN OINARRIAK

1. Edozein estiloko musika sustatu eta zabaltzeko helburuarekin, maketa lehiaketa deialdia luzatzen da Aiarako eta Enkarterriko talde, banda eta bakarlarientzat zuzendutakoa

2. Parte hartu nahi duen edozein talde, banda edo bakarlari Aiaraldea edo Enkarterrin erroldatuta egon beharko da, talde eta banden kasuan, gutxienez kideetako bat.

3. Aurkezten dituzten obrak, originalak izan beharko dira letra eta musikan.

4. Txapelketan parte hartu nahi izango duen talde edo bakarlari bakoitzak gutxienez hiru eta gehienez bost abestiz osatuta egongo beharko den maketa bat (mp3 formatuan) aurkeztu beharko du, taldearen edo bakarlariaren ibilbidea jasotzen duen dossier batekin batera. Maketa osatuko duten abestien artean, taldeak edo bakarlariak, bat aukeratu beharko du errepresentazio gisa.

5. Aipatutako dossierra jaso beharko dituen datuak hauek izango dira:

  • Taldea edo bakarlariaren biografia laburra.
  • Taldea edo bakarlariaren izena eta logotipoa.
  • Jotzen duten musika estiloa.
  • Kideen zerrenda (izen-abizenak, jaiotze data).
  • Aiaraldeko edo Enkarterriko talderen kide baten edo bakarlariaren errolda-ziurtagiria.
  • Taldearen bozeramaile edo bakarlariaren datuak (izen-abizenak, NAN, telefonoa, helbide elektronikoa).

6. Aurkezteko azken eguna, abuztuaren 9a izango da 22:00tan

7. Maketa eta gainontzeko dokumentazioaren aurkezpena, bakarrik on-line egin ahalko da, dena artziniegarockelkartea@gmail.com helbide elektronikora bidaliz. Hala ere, informazio gehiago nahi izatekotan 652 74 38 72 eta 626 65 72 61 telefonoetara deitu.

8. Jasotako maketa guztien artean, irabazle bat erabakiko du epaimahai batek.
Saria 300 euro izango da, baita aurtengo Artziniegako Jaietan (irailaren 6an, ostirala) zuzeneko kontzertua ematea. Horregatik, egun horretan libre izango ez duten talde edo bakarlariek lehiaketara ez aurkeztea eskatzen da. Kontzertua grabatuko da, audio zen bideoz, taldeari emateko.

9. Parte hartzaileek dohainik eman beharko diote, aurkeztutako tema originalak, eta indarrean dagoen legeria ezartzen duen tartean, soinu finkapen eskubideak, baita Internet eta prentsa bidezko zabaltze eskubidea Artziniega Rock Elkarteari.

10. Antolakuntzak, beharrezkoa ikusi ezkero, egokiak estimatzen dituen aldaketak egin ahalko ditu lehiaketaren funtzionamendua egokia izateko asmoarekin.

11. Lehiaketan parte-hartzea oinarrien erabateko onartzea suposatuko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide