"X.Motorshowa", kirol autoez eta ibilgailu klasikoez gozatzeko aukera

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko abu. 1a, 07:28
Larunbat arratsaldean izango da motorshowa / Aiaraldea

Motorshowa egingo dute larunbatean Artziniegan, hamargarrenez.

Ostiraletik larunbatera, "Motorshowa" egongo da Artziniegan. Hamargarrenez antolatu dute ekimena, eta sare sozialetan aurreratu dutenez, izen-emate ugari jaso dituzte dagoeneko.

Egitarauari dagokionez, ostiralean hasiko da topaketa, igerilekuetan. 18:00etatik aurrera akanpatzeko aukera izango dute partaideek. 21:00etan izango da lehenbiziko erakustaldia, udal igerilekuetan. Ondoren, Windsor taldearen kontzertua izango dute gainera.

Larunbata, egun nagusi

Larunbatean pilatu dituzte ekintza gehienak. 10:00etan izango da lehen hitzordua, ibilgailu klasiko eta motorrena, hain zuzen. Bazkarirako izen-ematea goizean zehar egin beharko da, 5 euroren truke. Hala, 11:00etan ibilaldiari ekingo diote. Artekalen, ordea, puzgarriak jarriko dituzte goizean zehar. 12:00etan, berriz, bide heziketa eskainiko diete haurrei, bizikeltarekin ibili daitezen. Artziniegako Txirrindulari Elkarteak antolatu du jarduera hori. 

12:00etan, ordea, kirol-autoen eta ibilgailu klasikoen erakusketa egongo da ikusgai. Omenaldirako ere izango dute tartea. Aurten Jose Luis Etxabe-Esteban Garciaren lana goraipatuko dute. Bazkariaren ondotik, "motorshowa" egongo da arratsalde osoan zehar, 16:00etatik 21:00etara. Bazkalaurretik eta gauerdian egongo dira musika kontzertuak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide