Paella lehiaketa antolatu du zortzigarrenez Dolaretxe elkarteak

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko abu. 12a, 10:26
Paella txapelketa egingo dute abuztuaren 15ean Artekalen. / Aiaraldea.eus

Abuztuaren 15ean izango da txapelketa. Ondorioz, ezingo da ibilgailurik bertatik igaro, zamalanetarako ez bada.

Paella txapelketa izango dute Artziniegan abuztuaren 15ean. Dolaretxe elkarteak antolatu du ekimena, eta Artekaleko plazan ospatuko dute. Udalak mezua bidali die herritarrei ibilgailuak bertatik igarotzea edota geratzea ekiditeko. Hain zuzen, zamalanetarako bakarrik geratu ahalko dira bertan autoak.

Txapelketari dagokionez, 12:00etatik 13:00etara izango da izen-ematea Arteko plazan. “Salda hautazkoa izango da, baina paellak horretarako jarritako esparruan egingo dira hasieratik amaierara”. Osagaiak libreak izango dira. Jakiak 13:00etatik 14:30era aurkeztu beharko dira, eta epaileek paellak jaso ahala baloratuko dituzte. Lau sari banatuko dituzte partaideen artean: lehenbizikoek garaikurra, ardo kaxa, gazta eta hestebete sorta eskuratuko dute; bigarren sailkatuek ardoa eta gazta, eta hirugarrenek ardo kaxa. Itxura ere sarituko dute, Zorroza garajearen eskutik. 

Abuztuaren 14an, Jasokundearen bezpera jaia
Bestalde, hilaren 14an izango da Jasokundearen bezpera jaia. Goiko plazan izango dira ekintza guztiak, Urizahar hirigune zaharreko auzokoen elkartearen eskutik. Besteak beste, 19:30ean umeetzat jokoak egingo dituzte eta 20:30ean erromeria eta pintxo jana.

 

 Artziniegako Udala erabiltzailearen argazkia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide