Katuak erasotu dituztela-eta, herritar baten portaera arbuiagarria salatu du Udalak

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko abu. 14a, 10:26

Goienkale eta Artekale arteko karrikan jazo da erasoa, besteak beste. / Aiaraldea.eus

Herrian zenbait animalia hilik agertu direla-eta, “herritar baten jarrera ez-desiragarria” salatu du Artziniegako Udalak.

“Pertsona batek duen jarrera ez desiragarria” salatu du Artziniegako Udalak, “katuak txinbera karabina batekin ari baita erasotzen”. Hala adierazi dute oharrean. Zehazki, Artekale eta Goienkale kaleen artean jazo dira erasoak, “eta uste dugu ez dela izan hori gertatu den aldi bakarra”. Ondorioak eta kalteak bistakoak dira: “Zonalde berean agertu dira hilik zenbait animalia”. Egoeraren aurrean “gertakizun larri horien egilea” topatzeko adi egongo dira, adierazi dutenez. Isun ekonomikotik harago, tokiko erakundeak azpimarratu du udalerrian ez dituztela horrelako “portaera arbuiagarriak” onartuko. 

Hirua elkartearekin batera harrapatze, antzutze eta askatze programan murgilduta dihardu Artziniegako Udalak. Lau urteko prozesuaren bidez, katuen populazioa zaindu dute: “Denbora horretan 50 animalia atzeman dira”. Populazioa saneatu eta kontrolatzeko programa lau gunetan dago martxan: Eguzkimendin, Alde Zaharrean, Barcenan eta udal pilotalekuan. “Borondatezko lanaren ondorioz, animalia horien hobekuntzan jauzi kualitatiboa nabaritu da”, adierazi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide