Arteko Landako taberna ireki nahi du udalak. Uda honetan egin dituzte lokala egokitzeko obrak, Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza bat baliatuta. Espazioa egokituta, kudeatzaile baten bila jarri da tokiko erakundea. Taberna lehiaketara atera du horretarako. Prozeduraren oinarriak udaletxean eskuratu daitezke eta abuztuaren 26an amaituko da aurkezteko epea, 12:00etan.
Joseba Vivanco alkateak azaldu duenez, taberna jaietarako zabalik egotea da asmoa, eta datorren urtean uda osoan zehar zabalik egotea.
Vivancok azaldu duenez, lokalak zortzi urte inguru eman ditu itxita.