Trafiko istripua jazo da gaur arratsaldean Artziniegan, A-624 errepidean. Bi autok elkarren artean talka egin dute eta pertsona bat zauritu da horren ondorioz. Gurutzetako ospitalera eraman dute artatzera baina ez dago larri, Ertzaintzak jakinarazi duenez.