Euskara ikasteko taldeak eratuko dituzte Artziniegan

Txabi Alvarado Bañares 2019ko ira. 19a, 09:00
Ilustrazioa: Aimar Gutierrez Bidarte

Irailaren 26ra arte egongo da inskripzio fitxa betetzeko aukera.

Ikasturte honetan euskara ikasi nahi duten artziniegarrek ez dute Urduña, Amurrio edo Laudiora jo beharko horretarako. Artziniegan bertan taldeak eratzeko asmoa du udalak.

“Deialdia C1 (EGA) arte, edozein mailatako taldeak sortzeko da deialdia, ikasturtean zehar gutxienez 165 eskola ordu emateko (5 ordu astean gutxi gorabehera)”, azaldu du tokiko erakundeak ekimena azaltzeko zabaldutako oharrean, “hala ere, ordu gutxiagoko taldeak sortzeko aukera aztertuko da”.

Epemuga, irailaren 26a
Irailaren 26ra arte egongo da ekimenean izena emateko epea. Udaletxean entregatu beharko da inskripzio fitxa. Eskaera guztiak jaso ostean, Amurrioko AEKrekin harremanetan jarriko da udala, herrian taldea sortzeko haina jende dagoen aztertzeko.

Udal beka
Ikasleek ikasturte hasieran ordaindu beharko dute matrikularen zenbatekoa. Hala ere, kurtso amaieran aukera egongo da udal beka eskuratzeko. “Baldintzak betetzen dituztenei matrikularen %50 arte itzuli ahalko zaie”, jakinarazi du udalak.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide