Asteazkenean -irailak 18- amaituko da Artziniegako kultur jardueretan izena emateko epea. 17 tailer eskainiko dituzte ikasturte honetan udalerrian, mota askotakoak: pintura, dantzak, dekorazioa, zunba, yoga...
Inskripzio fitxa bete beharko dute interesdunek eta udaletxean edo info@artziniegakoudala.eus helbide elektronikoaren bidez entregatu beharko dute.
Herrian erroldatutako pertsonek zein kanpokoek hartu ahal izango dute parte ikastaroetan. Baina tarifak ezberdinak izango dira eta udalerriko bizilagunek izango dute beti lehentasuna. Izan ere, plaza kopuru mugatuak egongo dira.
Hemen topatu daiteke jarduerei buruzko informazio guztia.