"Bigarren Bizitza" egitasmoa jarri dute berriz abian Artziniegan, baliabide gutxi dituzte bizilagunentzako arropa eta zapatak biltzeko.
0-16 urte bitarteko haur eta nerabeentzako jantzi eta oinetakoak biltzea izango da kanpainaren xedea. Urriaren 1tik 8ra egongo da dohaintzak egiteko aukera, udal liburutegian (10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean).
Ekimenaren sustatzaileek nabarmendu dute dohaintzan ematen diren gauzak "garbituta eta egoera onean" egon behar dutela. "Edozein arrazoi dela medio familiei helarazten ez zaizkien arropa eta oinetakoak Caritasen edukiontzira botako dira edo Amurrioko arropategiari emango zaizkio", jakinarazi dute.