"Musicas transfronterizas" emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da Artziniegako Ama Agustindarren komentuan datorren larunbatean, urriak 26, 20:30ean.
Nuria Orbea sopranoak, Susana Torre txirulariak eta Marion Desjaques arpa-jotzaileak eskainiko dute ikuskizuna. Sarreren prezioa 5 eurokoa izango da, baina Mendieta Kulturako bazkideak doan sartu ahalko dira, elkarte horrek antolatzen baitu kontzertua.
Larunbatekoa izango da Mendieta Kulturak aurten egingo duen azken jarduera. Lau ikuskizun antolatu ditu guztira.