Euskara ikasteko Artziniegako taldea abian dago jadanik. Ez zekiten ziur taldea sortzerik izango zuten edo ez, horretarako gutxiengo jende kopurua batu behar zelako, baina azkenean lortu dute klaseak herrian bertan ematea.
Astelehenen, asteazken eta ostegunetan izango dira saioak, 10:00etatik 12:00etara Kultura etxean.
Amurrioko AEKko kideak arituko dira irakasle. Informazio gehiago eskuratzeko, beraz, eurekin harremanetan jarri behar dira interesdunak, 945892334 edo 663076240 telefonoen bidez edo amurrio@aek.eus posta elektronikora mezu bat bidalita.