Txarriboda egingo dute datorren azaroaren 9an -larunbata- Artziniega Museoan. Eguerdiko hamabietan hasiko dira txerrikiak zatitzen, eta bi ordu arituko dira horretan. Modu horretan, bertaratzen direnek odoloste zein txorizoak prestatzeko metodo tradizionalak gertutik ezagutzeko aukera izango dute. "Ekintza erabat doakoa izango da", jakinarazi dute museoko arduradunek, "gainera, museoa bisitatzeko aukera izango dute gerturatzen diren bisitariek".