Hainbat obra egiteko esleipenak burutu dira azken egunetan Artziniegan

Julen Solaun Martinez 2019ko aza. 20a, 07:00

Campilloko behatokia hobetzeko obrak egingo dituzte, besteak beste. / Joseba Vivanco

Futbol eta tenis zelaietako itxiturak, Garai plazako haur parkea eta Campilloko begiratokia moldatuko dira urtea bukatu baino lehen, besteak beste.

Tenis eta futbol zelaietako itxiturak aldatzeko, Garai plazako haurrentzako eremua handitzeko eta Campilloko begiratokia hobetzeko obrak esleitu ditu Artziniegako Udalak azken egunetan. Joseba Vivanco alkateak azaldu duenez, obra guztiak urte amaiera baino lehen bukatzea espero dute.

Alde batetik, tenis eta futbol zelaietako itxitura zaharrak kendu eta berriak jarriko dira. Tenis zelaiaren kasuan, osorik itxiko da esparrua. Futbol zelaian, aldiz, partzialki soilik. Garai Plazako haur eremuan, bestalde, pare bat kulunka berri jartzea aurreikusi da. Campilloko begiratokian, aldiz, "zorua txukundu, heskaiak kendu eta bankuak jartzea" erabaki da, alkateak esandakoaren arabera. Gainera, “jende gaztearentzako” kalistenia aparatuak aurten ipintzea baloratzen ari dira udaletik.

Etorkizunari begira, bizntaleekin biltzea aurreikusi dute udaletik, ingurune historikoko teilatuetako zorroten eta erreten inguruan dauden arazoak konpontzeko, apurtuta eta zikinkeria askorekin daudelako. Amaitzeko, udal igerilekuetako berriztatze obrak urtea amaitu baino lehen esleitzea espero dute, datorren uda baino lehen amaituta egon daitezen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide