Mikrokontakizun lehiaketa abiatu du Artziniegako Udal Liburutegian. Hiru kategoria egongo dira: 9-12 urtekoa, 13-17 urtekoa eta 18 urtetik gorakoena. Hiru kasuetan lanek honako baldintzak bete beharko dituzte: originalak izatea, 100 hitzeko luzera izatea, gazteleraz edo euskaraz idatzita egotea, eta DIN-A neurriko orrietan aurkeztea.
Kontakizunen gaia musika izan beharko da. Ostirala izango da lanak aurkezteko azken eguna. Udal liburutegian entregatu beharko dira, bi gutun-azaletan. Batean idazlana joango da eta bestean idazlearen datu pertsonalak sartu beharko dira. Abenduaren 5ean jakinaraziko dira irabazleen izenak.
